EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

OHIKO GALDERAK

Produktuak eta ekoizleak

GOXOAN PRODUKTU GUZTIAK ARTISAU-PRODUKTUAK DIRA, ETA EUSKAL HERRIAN BILDU ETA EGITEN DITUZTE EKOIZLEEK ESKUZ, BANAN-BANAN, MAITASUNEZ, SASOIAN, EKOIZLETIK ZUZENEAN ETA TRAZABILITATE OSOZ.

Eskaintzen ditugun produktu freskoak etxez etxeko banaketa egiten den egunean bertan jasotzen dira ortutik. Horregatik, produktu freskoak erosketa jasotzen duzunetik 1-3 eguneko epean kontsumitzea eta hotzean gordetzea gomendatzen dugu.

Gure produktuak biltegiratzen ditugu, produktu bakoitzaren beharren arabera. Hotzik behar ez duten produktuak giro-tenperaturan gordetzen dira leku fresko batean; hotza behar duten produktuak, berriz, gure hozkailuetan gordetzen dira, tenperatura egokian.

Erosketak

  • Banaketak Gipuzkoa osora egiten ditugu. Horrez gain, Jasotze Puntu bat eskaintzen dugu Tabakalera-n Donostia-n.

Banaketak astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan egiten ditugu.


Ordutegia 10:00-etatik 14:00-etara eta 16:00-etatik 20:00-etara da.


Tabakalerako Jasotze Puntu-ko ordutegia 10:00etatik 13:00-etara da astelehen eta asteartetan eta ostegun eta ostiraletan 10:00-etatik 13:00-etara eta 19:00-etatik 21:00-etara.

  • Zure erosketak edozein unetan egin ditzakezu gure webgunetik. Gehitu nahi dituzun produktuak saskira, aukeratu etxerako bidalketaren edo dendako bilketaren artean (etxerako bada, erosketa zein ordutegitan jaso nahi duzun aukeratu beharko duzu) eta egin ordainketa pasabidearen bidez.
  • Kontuan izan erosketa bat 18: 00etatik aurrera egiten baduzu astelehen edo ostegunean ez dugula astirik izango hurrengo egunerako zure eskaera prestatzeko eta hurrengo banaketa-egunean bidali beharko dizugu. (Adibidez: erosketa bat astelehenean 20: 00etan egiten badut, ez dut hurrengo egunean jasoko, aste horretako ostiralean jasoko dut).

Oraingoz, erosketak ezin izango dira aldatu; beraz, mesedez eskatzen dizugu ondo azter ditzazula zure datuak eta elikagaiak erosketa egin aurretik.

Ordainketa

Bai, erosketa bakoitzeko gutxienez 25 €-ko gastua ezartzen dugu.

Erosketa ordaintzeko pasabide birtual batean sartuko zara. Pasabide horretan, zure datuak modu seguruan gehitu ahal izango dituzu, erosi nahi dituzun produktuak saskira gehitu eta entregatzeko lekua eta ordu-tartea aukeratu ondoren zure erosketa ordaintzeko.

Bidalketa eta jarraipena

Erosketa-esperientzia aproposa dela ziurtatu nahi dugu, eta tratu pertsonalari garrantzi handia ematen diogu. Horregatik, gu geu arduratzen gara guztiaz, mezularitza-enpresa baten ordez: eskaera bakoitza prestatu eta banaketa egingo dugu gure furgonetarekin, hotz-motorra eta isotermoa erabiliz, hotz-katea hautsi ez dadin eta elikagaiak ahalik eta egoera onenenean egon daitezen.

Bilketa-gunean jasotzea doakoa da eta etxera bidaltzeak 5 euroko kostua du.

Adierazi diguzun orduan zaudela ziurtatzeko, lehenago deituko dizugu zure eskaera entregatzeko zorian gaudela jakinarazteko. Etxean inor aurkitzen ez badugu, telefono-dei batekin jakinaraziko dizugu, eta zure etxeko atean bertan utziko dizugu, etxera iristen zarenean erosketaz gozatzeko aukera izan dezazun.

Por nuestra política de residuo cero, te damos la opción de participar en nuestra iniciativa de reutilización de nuestras bolsas de tela en lugar de bolsas de papel cartón. En caso de que decidas participar, deberás comprarla al final de tu compra haciendo click en la opción de bolsa reutilizable (solo la primera vez) y empezarás a recibir tus pedidos en una de nuestras bolsas de tela. En tu siguiente compra, igualmente recibirás el pedido en nuestra bolsa de tela y recogeremos la primera bolsa de tela que se te entregó para la siguiente vez. Cada bolsa es personal, los participantes tendréis 2 bolsas asociadas exclusivamente para vosotros, una quedará en vuestra casa y la otra en nuestro almacén de forma que sea posible un intercambio continuo. Es importante mencionar que Goxoa no ofrecerá servicio de limpieza de estas bolsas, por ello os pedimos que las tratéis adecuadamente porque así es como las recibiréis en vuestras siguientes compras. En caso de que no nos entregues la bolsa al entregarte el pedido tendrás que comprar otra para seguir participando en la iniciativa. En caso de que la bolsa se haya roto o dañado por algún error de fábrica no dudes en ponerte en contacto con nosotros.

Ezeztatzea, produktua itzultzea eta dirua itzultzea

Jar zaitez gurekin harremanetan eta dagokion zenbatekoa itzuliko dizugu.

  • Zurekin harremanetan jarriko gara eta aukera emango dizugu elikagai horren ordez antzeko bat edo hobea jartzeko, prezioari eta kalitateari dagokienez.
  • Bestela, produktu horren zenbatekoa itzuliko dizugu arazorik gabe.

Aldez aurretik eskatzen dizugu zure datuak eta erosketako elikagaiak ondo berrikus ditzazula erosketa egin aurretik; izan ere, aldaketekin bezala, oraingoz ezin dizugu zure eskaera ezeztatzeko aukera eskaini.

Zalantza gehiago dituzu? Nola jarri harremanetan gurekin

Gurekin harremanetan jar zaitezke:
WHATSAPP: +34 747 440 112

TELEFONOA: +34 747 440 112

MAIL: kaixo@goxoa.eus

Scroll to Top