EKOIZLEA - BOGA

Alba Blanco
MUNGIA, BI
EUSKAL GARAGARDOA
Bertoko gastronomia eta ekonomia sustatzen dugu. Horregatik, Ahalik eta gertuen dauzkagun ekoizle eta hornitzaileekin lan egiten dugu.
PRODUKTU NATURALA
Ez ditugu gehigarri ezta kontserbagarri artifizialik erabiltzen, kalitate handiko lehengaiak zein ekoizpen prozesua bere osotasunean zainduz.
ENPRESA KOOPERATIBOA
Taldea zazpi gazte profesionalek osatzen dute eta 100 pertsona zein eragile sozialek ekonomikoki bultzatua izan da.
KULTURA BERRIA
Zapore eta sentzazio berriez beteriko garagardoaren kultura berria garatzen dugu, Euskal Herritik garagardo artisauaren iraultzari balioa erantsiz.
GURE HISTORIA
Gazte eta inkonformistak gara, beste mundu eta garagardo kultura bat posible direla sinetsita gaude. Horregatik, abentura kolektibo honetan murgildu eta izen propioarekin itsasoratzea erabaki genuen: Boga!
Itsasoa gure kulturaren parte da eta harreman estua du euskal gastronomia eta kirolarekin. Era berean, garagardoaren sinbolo eta metafora da, bere milurteko izaeragatik, olatuen indarra, freskotasuna eta abar.
Gainera, Boga markak gure historiaren hastapenekin bat egiten du, duela 10 urte Bilboko hainbat gune sozialentzako artisau garagardoaren lehen litroak ekoizten hasi ginenean. Hain zuzen ere, garagardo-multinazionalen monopolioaren aurrean aisialdi eta produkzio alternatiba bat sortzen saiatzen ginenen toki berean, El niño de las pinturas artista famatuaren grafiti bat altzatzen zen, gure enpresa-proiektuaren espiritua oso ondo adierazten zuena: Gazteen traineru bat taldearen indarraz arraun egiten, beraien historiaren protagonistak, etorkizunari aurre egiteko eta beraien inguruan dagoen guztia aldatzeko ilusioarekin.
Gure printzipioak bezain oinarrizkoak dira osagaiak: Ura, malta, lupulua eta legamia. Alaitasunez nahastuta, gizarte zein ingurumenarekin konprometitutako euskal garagardo naturala eskainiz.
2014. urtean ontziaren eraikuntza eta martxan jartzearekin batera hasi zen bidaia, Bizkaiko kostaldetik indarrez abiatu eta gero, itsasoak zeharkatu eta mundu zabalean zehar barreiatzeko asmoz.
2019an 5 urte bete ditugu taldearen indarrarekin arraun egitenez. Hauxe da gure tripulazioa
