EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

EKOIZLEA - IPARRAGUIRRE

Arantza Eguzkiza

HERNANI, GI

XV. mendetik sagardogintzan. Ohitura arte bihurtzen dugu.

Kalitate egiaztatuko sagardoa, ahal den neurrian bertako sagar ekologikoarekin landutakoa lortzera bideratu ditugu gure ahaleginak urte luzeetan.
Hori lortze aldera, sagarrondo zaharren ondoan produkzio ekologikoaren landaketa berriak egin ditugu Iparragirre eta Montefrio gure baserrietan, sagar barietate aukeraketa zaindua eginez; egun, hamar hektarea landatu ditugu.

Beobide Iparragirre Euskal sagardo ekologikoa

“Beobide” gure amaren abizena da, eta izendapen horrekin Iparragirreko emakumeen dedikazioa eta ahalegina omendu eta eskertu nahi ditugu, belaunaldiz belaunaldi, Iparragirreren historian ezinbesteko euskarri izan direlako.
Beobide Iparragirre Euskal sagardo ekologikoa, Eukadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak eta Hazi Marketin eta Egiaztapen unitateak bermatua eta egiaztatua.
Bertako sagar ekologikoarekin gure sagardo naturala lantzea da gure apustu etengabea, ahalik eta modurik naturalenean, ongarri kimikoak, pestizidak eta sintesi ez-naturaleko edozein produktu baztertuz.
Jatorria: % 100 Euskal sagarrak, nekazaritza ekologikoaren arauei jarraikiz, Hazi fundazioak eta Eneek kontseiluak bermatua.
Barietateak: Bertako sagardo barietate nahasketa onenaren aukeraketa; besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: “moko”, “goikoetxe”, “txalaka”, "merabi”, “urtebitxiki”, “mantxoni,” “urtebihaundi”. Sagar barietateak garraztasun eta mingostasunaren arteko harmonia irizpideari jarraituz hautatzen dira.
Elaborazioa: Teknika tradizionalen bidez lantzen da, eta arreta berezia jartzen zaio egoera txarrean egon daitezkeen sagarrak eskuz bereizteari. Makina modernoak erabiltzen dira eta higiene zorrotza mantentzen da. Hartzidura kontrolatutako tenperaturan egiten da.

Iparragirre sagar muztio ekologikoa

Sagastitik botilaraino, araudi ekologikoa betetzen duen muztio pasteurizatua da, Sagar Zuku Ekologikoa. Inongo azukrerik gehitu gabe egindako produktu naturala. Alkoholik gabeko edaria da.

EDARIAK
Previous
Next
Scroll to Top