EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

EKOIZLEA - IRURI

Maider Martínez

LEGUTIO, AR

Iruri marka orain dela 3 urte sortu zen, familiako baserrian ekoizten diren produktuei irteera emateko. Iruri berria da, baina Legutioko Kotxera baserrian ekoizten diren produktuak ez. Betidanik egin da gazta, baina orain dela 3 urte erabaki genuen aurrerapauso bat ematea eta formakuntza eta teknologia berriei esker, tradizioa egunaratzea, hau da, betiko gauzak egin baina segurtasunarekin eta teknologia berriekin.

Gure animaliak zaintzea, haiek jaten dutena (etxeko belarran oinarritutako elikadura daukate, transgeniko, soja eta palmarik gabeko pentzua) eta ekoizpenaren prozesua zaintzea da gure helburua. Bezeroekin daukagun harremanari ere garrantzi handia ematen diogu.

ESNEKIAK
Previous
Next
Scroll to Top