EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

EKOIZLEA - K5

Amaia Arguiñano

AIA, GI

2010ean jaioa, K5 Bodega lurra eta ardoaren maitale diren bost lagunen ametsa da, beraien artean Karlos Arguiñano sukaldari famatua. Mahai baten inguruan eta barre algaren artean sortutako ideia, luzean iraungo duten erroak uzteko asmoarekin. Gure ardoak paisaiaren, lur ezinhobearen eta klima paregabearen isla dira. Gure egitekoa karaktere bakar hau bere horretan mantendu eta botila barrura sartzea da, ondoren urteek egin dezaten gainerako lana.

Lurra, klima, mahatsa, bitikultura eta enologia dira K5 eta KPilotaren funtsezko pilareak.
K5 Bodega Aian dago, 300 metroko altitudean, 15 hektarea dituen mahatsondo batez osaturik, Hondarrabi Zuri barietatez soilik, Getariako Txakolinaren jatorri deituraren barnean.
Hondarrabi Zuri barietatea, klima eta lurzoru honetan, dotore, fresko eta frutal adierazten zaigu. Emaitza, bizitza luzeko ardoak dira, matizez gainezka daudenak eta hilezkorrak direnak. Horregatik, 2010. urtetik aurrerako urtaldiak ditugu, botilako ontze luzeekin eta eboluzio paregabearekin.

EDARIAK
Previous
Next
Scroll to Top