EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

EKOIZLEA - MAHALA

Luixa Uzkudun

LEABURU, GI

Mahala baserriak betidanik ekoiztu ditu janariak, bai etxerako eta baita kanpoan saltzeko ere. Azken urteotan, ordea, egokitzapenak egin ditugu baserrian. Hala, 1996.ean ekin genion gaztak egiteari eta ondoren jogurtak. 2003.ean berriz, beste hainbat produktu egiten hasi ginen. Aldaketa asko izan dugu urte hauetan, baina tinko eutsi diegu gure hasierako helburuei: Ekoiztuz, natura zaindu. Kalitate haundiko baserriko produktuak landu, hau da, garbiak eta naturalak. 

Geure baserriko behien esnea kalitate haundikoa izanik, esne zentral erraldoiek ez bezala, esnekiak egunean bertan elaboratu eta eraldatu Leaburuko gure instalazioetan. Salmentarako ere sare propioa erabili, bai baserrian bertan, bai azoketan- Gure produktuak etxeetara, denda eta saltokietaraino eraman, hainbatetan beste baserritarrekin elkartuz. Horrela, goi mailako esneki desberdinak eskaintzen ditu Mahalak, berezko zapore goxoa dutenak, naturalak eta osasuntsuak. Gogoan izan, gainera, honelako ekinbideekin gure baserrien etorkizuna eraikitzen dugula, gure zereginetan jardun ahal izan dezagun.

ESNEKIAK
Previous
Next
Scroll to Top