EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

EKOIZLEA - MARTINELLI

José Oyarzun y equipo

BERIAIN, NA

Enpresa gazte eta dinamikoa gara, osasunaren oinarria elikadura osasuntsu batean datzala uste duena. Kontsumitzaile gisa dugun botereaz kontzientzia hartu ondoren, orain dela urte batzuk, bertako produktu jasangarriak kontsumitzea erabaki genuen.

Badira urteak ekoizle arduratsu bihurtzeko hautua egin genuela, gure balore eta ideien aldeko beste urrats bat emateko asmoz. Ez ditugu bertako produktu ekologiko eta jasangarriak kontsumitzen soilik, gure pastak ere filosofia berari jarraiki ekoizten ditugu.

Gure pasta ekologikoak modu tradizionalean ekoizten ditugu:

•Gure pastari forma emateko brontzezko trefila erabiltzen dugu, zapore paregabeko pasta erdietsiz.
•Astiro, 40 graduko tenperaturan lehortzen dugu pasta, lehengaien ezaugarri organoleptikoak euren osotasunean mantenduz.
• Gure pastak egiteko energia berriztagarria erabiltzen dugu.

Gure produkzioa guztiz ekologikoa da, ez dugu ezer modu konbentzionalean egiten, eta gainera, guztiz naturala da: ez baitugu animalia proteinarik, ez kontserbatzailerik, ez aglutinatzailerik, ez parekorik erabiltzen.

ARROZA/PASTA
Scroll to Top