EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

EKOIZLEA - OIHARTE

Haritz Eguren

ZERAIN, GI

Gurea Sagardotegi txikia eta familiarra da, Oiharte baserri zahara eraberritzean 2002.urtean Nekazal etxea jarri genuen martxan eta poliki poliki etxean betidanik egiten zen sagardoa bezeroiei dastatzera ematean sortu zen eskaeraren ondorioz 2010.urtean sagardotegi berria eraiki eta lehenengo uzta merkaturatu genuen boteilan. Egun sagardo zertifikatuak soilik ekoitzen ditugu, EUSKAL SAGARDOA jatorri deiturakoak eta horren barnean zertifikazioa Ekologikoa dutenak ere bai. Sagardo mota ugari ditugu: Euskal Sagardoa, Euskal Sagardo Premium-a, Euskal Sagardo Ekologikoa, Euskal Sagardoa MARKESA Ekoligikoa (aurreko urteko poso edo amekin ondua), Euskal Sagardoa lata formatuan, Izotzezko sagardoa, aparduna eta muztio ekologikoa.

 

Oihartek XVII. mendeko euskal baserriaren izpirituari eusten dio.
Oiharte Sagardotegia Zerainen kokatua dagoen sagardotegi gaztea da, Maite Retolaza Ojanguren eta Haritz Eguren Urrestarazuk zuzendua. 2010eko uztan hasi ziren sagardoa merkaturatzen. Nahiz eta Haritz eta Maiteren familietan bietan egin izan den sagardoa betidanik, Euskal Herriko beste hainbat etxeetan bezala, Oiharte sagardoaren merkaturatzea Maite eta Haritzen eskutik etorri da.
2002an Oiharte baserri zaharra eraberritu zuten, nekazal etxe bihurtuz, atsedenaldi ezinhobe bat izateko beharrezko erosotasun guztiak gehituz, baina aldi berean, XVII. mendeko baserriaren izpiritua mantenduz. Ondoren, sagardotegia eraiki zuten, modu horretan, sagarraren bueltan esperientzia oso bat bizitzeko aukera eskaintzera iritsi direlarik.
Oiharte sagardoa
Oiharte sagardotegiak 0 Euskal Sagardora bideratutako sagardoa egiten du, etxeko eta Goierriko beste baserri batzuetako sagarrarekin. Sagar motari eta kalitateari ez ezik, biltzeko garaiari ere garrantzia handia ematen dio, eta hori nabaritu egiten da azken emaitzan.

Bertako sagarra
Bertako sagarra da Oiharte sagardoaren oinarria, etxeko eta inguruko baserrietako sagastietako sagarra. Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki eta Errezilla sagarrak dira Oiharte sagardoaren lehengai nagusiak.
Dibertsifikazioa
Berrikuntza eta sagardoa uztartzen ditugu Oiharten. Modu horretan, sagardotegian sagarretik abiatuta egindako produktu sorta zabala dugu, sagardoaren eskaintza dibertsifikatuz.
Kalitatezko ekoizpena
Etxetik jasotako metodo tradizionalen jakintza, garaiko teknologia aurreratuenekin konbinatuz lortzen dugu Oiharte sagardoa. Prozesu osoan zehar kalitatea zainduz eta amaieran Fraisoro laborategiak ziurtatutako berme guztiak gaindituz.

Gure upeltegiak
Gure upeltegian, urte osoan sagardoa duten upel herdoilgaitzak ditugu. Upelek azken belaunaldiko teknologia duen hotz-sistema bat dute integratuta, eta, horri esker, sagardoa egoera onean mantentzen da urte osoan zehar.
Urteko sasoiaren eta sagardoaren ekoizpen fasearen arabera, upelen tenperatura erregulatzen joaten gara, zuek dastatzeko tenperatura ideala lortu arte.

EDARIAK
Previous
Next
Scroll to Top