EUSKAL HERRIKO AZOKA DIGITALA

Ekoizlea:

Ardi Gazta Eko 375g

10,30 

Gure betiko errezeta jarraituta egiten dugun gazta prentsatuak HARRIXE du izena. Bi tamainetako HARRIXEk egiten ditugu, batzuk kilo eta erdikoak eta bestetzuk handiak, bospasei kilokoak.
Gure gaztaren itxurak, askotan, harritzen du jendea, zuria ez delako. Baina, zer alde dago bata eta bestearen artean? Ezberdintasun bakarra da gure gazta ez dugula urez garbitzen, eskuila lehorrez igurzten baizik.
Horrez gainera, azalak itxura hori izateko, ontze-kamaran lan handiagoa egin behar dugu, gehiago zaindu behar baititugu gaztak. Ontze-kamaran hezetasun handiagoa izaten dugu, eta azala umel izateak gaztaren barruko hezetasuna gordetzen du eta gazta koipetsua sortu.
Gure belardiak ez dira ereindakoak, naturalak baizik. Horretaz gain, basoan eta mendian larratzen dira ardiak. Gure ustez, ardiek jaten dutenak zapore berezia ematen dio gaztari. Gazta bat definitzea zaila da, baina ausartzen gara esatera gureak halako belar ondu zera bat duela. Zapore garatua du, koipetsua, ez da gazia, ez da mikatza. Ahoa hartzen dizu, edo hori da gure asmoa, behinik behin; nahiz eta beti lortu ez.

Guztira: 10.30
Scroll to Top